Gipuzkoako Foru Aldundiko Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu zerbitzuak 47 egin ditu atzoko 18:00etatik gaur goizeko 8:00etara, azken orduetan lurraldean izan den denboralea dela eta. Irteera gehienak ur-atxike txikiak izan dira, edo zuhaitzak edo haizeak botatako beste elementu batzuk kentzea. Foru zerbitzuak Arrateko (Eibar), Tolosa (Oria) eta Bidasoako (Irun) parkeak indartu ditu lau suhiltzaile erretenekin, denboraleak gehien kaltetu dituen eremuetako batzuk artatzen baitituzte.
Eider Mendoza foru bozeramailea bera Mendaro, Andoain eta Irun bisitatzen ari da, uholdeak bertan izaten ari baitira eragin gehien. Adierazi duenez, gaur goizean krisi mahaia bildu da, eta aukera baliatu du erakunde guztiak eta larrialdi zerbitzuak elkarrekin egiten ari diren lanari balioa emateko, baita lehen lerroan lanean ari diren pertsona guztiei eskerrak emateko ere, denboralearen ondorioei aurre egiteko.
Mendaroko egoerari dagokionez, herri honetako Ospitalera sartzeko errepidea itxita dagoela gogorarazi du, baina zentroak normaltasunez funtzionatzen jarraitu ahal izan duela nabarmendu du, suhiltzaileen zerbitzuak beste sarbide batzuk ireki dituelako. “Goizean, suhiltzaileek beste bide bat ireki dute, eta urgentziazko pazienteak ospitalera iristea ahalbidetuz. Adibidez, lur orotako ibilgailuan eraman dituzte dialisi-tratamendua behar zuten pertsonak ospitale horretara bertara”, zehaztu du.
Foru Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, Gipuzkoak alerta laranja mantenduko du datozen orduetan eta bihar arte, iragarpen meteorologikoen arabera. “Euria espero da datozen orduetarako, normalean arazo handirik sortuko ez zuena. Hala ere, azken orduetako prezipitazioen ondorioz, gure ibai eta urtegiak oso beteta daude”, azaldu du. Oria, Deba, Urumea eta Bidasoako arroak dira punturik kezkagarrienak, maila gorrian baitaude.
Errepide sareari dagokionez, sare nagusiak gorabehera gutxi izan dira, baina ugari bigarren mailako sarean; izan ere, hainbat gorabehera jazo dira, hala nola luiziak eta ur-putzuak. “Une honetan, gorabehera guztiak ebaluatzen ari gara eta jarduketa guztiak lehenesten ari gara”, azaldu du Mendozak. Aipatzekoa da baita ere Arlabango errepidea itxita dagoela luizi baten ondorioz. Momentu honetan lanean ari dira mantenu zerbitzuak, eta espero da bide hori datorren iganderako berriro ireki ahal izatea.
En TodoEmergencias.com encontrarás uniformidad, señalización, mochilas tácticas, botiquines, luces de emergencia y todo el material profesional que necesitas.
- 🇪🇸 España y 🇵🇹 Portugal: envíos rápidos en 24/48h
- ✅ Material homologado y probado por cuerpos de emergencias
- 📆 Más de 20 años de experiencia en el sector