La Ertzaintza ha detenido en Vitoria-Gasteiz a dos hombres que habrían tirado al suelo y golpeado a la víctima para sustraerle el teléfono móvil y la cartera. Una patrulla de paisano que estaba por la zona ha acudido al lugar tras escuchar los gritos de ayuda de esta, y han conseguido dar alcance a los autores, que habían salido huyendo.
Gertakariak goizaldeko bostak aldera izan dira, Arabako hiriburuko Alde Zaharrean. Hedegile kaletik gertu zeuden kalez jantzitako bi agentek pertsona bat laguntza eskatzen ari zela entzun dute, eta, jarraian, harengana joan dira, eta gizon bat aurkitu dute lurrean, indarkeriaz egindako lapurreta baten biktima.
Zaurituaren arabera, bi pertsonak hurbildu eta lurrera bota zuten, eta hainbat kolpe eman zizkioten, diru-zorroa eta mugikorra lapurtzeko.
Ustezko egileak, ertzainak ikustean, ihesi atera dira, baina metro batzuk aurrerago harrapatu ditu patruilak.
Gertakariak ikusita, 30 eta 37 urteko bi gizonak, magrebtarrak, atxilotu eta ertzain-etxera eraman dituzte, beharrezko eginbideak egiteko. Horiek amaitutakoan, Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dituzte.
Polizia-aurrekariei dagokienez, gazteena bederatzi aldiz atxilotu du Ertzaintzak, eta bigarrena, berriz, hiru aldiz.
Liderazgo en Gestión de Crisis y Seguridad
Consultoría Especializada de Alto Nivel